Emakumea, Bigarren Mailako Biztanlea?

Argazkiaren iturria

Emakumea-pobrezia binomioak arreta berezia behar du. Emakume ahulenen taldeei giza babesa eskaintzeko neurriak hartzeko eta emakumeek ondasunekiko eta ekoizpen baliabideekiko duten sarbidea handitzeko esfortzuak egin badira ere, emakumeen pobreziaren kontra borrokatzeko ez dira kontuan hartzen ari pobreziaren aspektu dimentsio aniztunak eta erabateko sektore pluraleko ikuspegi baten beharra.

Hezkuntzari eta trebakuntzari dagokienez, estrategiak diskriminazioaren aurkako hezkuntza baten sustapenera zuzentzen dira, eta baita ikasketen esparruaren kasuan, generoen arteko ezberdintasunen aurrean borrokatzeko esfortzura ere. Hala ere, emakumeen eta neskatilen hezkuntza lorpenaren handitzeak ez du enplegu aukeretan hobekuntza ekarri. Lanbide bereizketa, lansari ezberdintasunak eta karrera bat egiteko aukera murriztuak, emakumeek dituzten oztopoak dira, eta horiek diskriminaziorako haztegi boteretsu bilakatzen ari dira.

Ugalketa osasuneko arazoak mundu osoan emakumeen osasun txarraren eta heriotzaren arrazoi nagusia izaten dirau. Emakumeen medikuntza beharren esleipenaren gaineko erantzunik gabeko hainbat galdera daude.

Emakumeen aurkako indarkeriaren forma anitz horiek dira, hain zuzen ere, haien giza eskubideen oinarrizko urratzea. Eta zuzenbide- eta arau esparruak hartzeko eta indarkeriaren biktimentzako edo horren aurrean bizirik atera direnentzako zerbitzuen eskuragarritasuna eta kalitatea handitzeko esfortzuak egin diren arren, indarkeriak bizirik dirau. Kritika garrantzitsu batek horren errua koordinazio gabeziari eta hartutako neurrien efektuaren beharrezko jarraipena eta ebaluazioa ez egiteari atxikitzen die.

Generoaren araberako soldata ezberdintasunek herrialde guztietan bizirik diraute, %3 eta %50 artean aldatzen direla estimatzen da, %17ko mundu mailako batez bestekoarekin. Sektore informalak, emakumeak gehienetan barne hartzen dituen horrek, ez du inolako araudiren, ikuskaritzaren edo babes moduen estaldurarik, eta, ondorioz, esplotazioa eta beren eskubideen urratzea jasateko arrisku gehiago dute emakumeek.

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunak indar guztiak behar ditu, kolore guztienak, eta politiketan berrikuntzak egitea eskatzen du, eta ezbairik gabe, ideien berrikuntza. Gure gidariak teoria eta praktika feministak eta ezagunak eta anonimoak diren emakume jakitunen izenak eta jakinduria izan dira, borrokalari horiek guztiak, hain zuzen ere, bestelako mundu bat proposatu digutenak, bizitza eta askatasun kontzeptuetan definitzen den mundu bat proposatu digutenak, alegia. Azken finean, bizitzea merezi duen mundu bat.

Eta berdintasunean biziko den etorkizun baten ametsetara hegan eginarazten diguten koloretako tximeletak gurekin daude. Bidezkoagoa den eta berdintasun gehiago duen euskal gizarte baten horizonte hori emakumeekin eta gizonekin geroz eta gehiago elkar banatzen dugula jakin badakigu. 15 urte igaro dira. Eta ez dago adore faltarik.
Borrokak bizirik dirau.

Mugarik gabeko feminismoa



Feminismo sin fronteras from EFC on Vimeo.

Bilbo

Lotura "Berrikari"-ri

Grupo Coeducación ZUBIAK ERAIKITZEN Hezkidetza taldea

Protected by Copyscape Original Content Checker