SARRERA

Blog-ak hain zabala den Feminismoari buruzko zenbait alor ukitzen ditu. Hain gai interesgarria izanda, blog-aren helburua informazio emateaz gain, gehiago jakiteko gogoa piztu nahi du eta horretarako, beste iturrietara eta elkarteetako web-etara jotzeko bidea irekitzen du.

EMAKUME LANGILEAREN EGUNA


 Sobre el 8 de marzo existen diversas versiones. La más conocida es la de...

FEMINISMOAREN GAINEKO LINK-AK


FEMINISMOAREN KORRONTEAK ETA EKOFEMINISMOA

FEMINISMOARI BURUZKO BESTE BLOG-AK


http://gaztefeministak.blogspot.com/

http://topatu.info/blog/tag/feminismoa/
http://www.joxemizumalabe.org/biltegia/?cat=19 
http://donostiakobilgunefeminista.blogspot.com/
http://feministasanonimas.blogspot.com/
http://www.fourthwavefeminism.com/
http://www.takepart.com/news/2008/03/13/top-ten-feminist-blogs/

Emakumea, Bigarren Mailako Biztanlea?

Argazkiaren iturria

Emakumea-pobrezia binomioak arreta berezia behar du. Emakume ahulenen taldeei giza babesa eskaintzeko neurriak hartzeko eta emakumeek ondasunekiko eta ekoizpen baliabideekiko duten sarbidea handitzeko esfortzuak egin badira ere, emakumeen pobreziaren kontra borrokatzeko ez dira kontuan hartzen ari pobreziaren aspektu dimentsio aniztunak eta erabateko sektore pluraleko ikuspegi baten beharra.

Hezkuntzari eta trebakuntzari dagokienez, estrategiak diskriminazioaren aurkako hezkuntza baten sustapenera zuzentzen dira, eta baita ikasketen esparruaren kasuan, generoen arteko ezberdintasunen aurrean borrokatzeko esfortzura ere. Hala ere, emakumeen eta neskatilen hezkuntza lorpenaren handitzeak ez du enplegu aukeretan hobekuntza ekarri. Lanbide bereizketa, lansari ezberdintasunak eta karrera bat egiteko aukera murriztuak, emakumeek dituzten oztopoak dira, eta horiek diskriminaziorako haztegi boteretsu bilakatzen ari dira.

Ugalketa osasuneko arazoak mundu osoan emakumeen osasun txarraren eta heriotzaren arrazoi nagusia izaten dirau. Emakumeen medikuntza beharren esleipenaren gaineko erantzunik gabeko hainbat galdera daude.

Emakumeen aurkako indarkeriaren forma anitz horiek dira, hain zuzen ere, haien giza eskubideen oinarrizko urratzea. Eta zuzenbide- eta arau esparruak hartzeko eta indarkeriaren biktimentzako edo horren aurrean bizirik atera direnentzako zerbitzuen eskuragarritasuna eta kalitatea handitzeko esfortzuak egin diren arren, indarkeriak bizirik dirau. Kritika garrantzitsu batek horren errua koordinazio gabeziari eta hartutako neurrien efektuaren beharrezko jarraipena eta ebaluazioa ez egiteari atxikitzen die.

Generoaren araberako soldata ezberdintasunek herrialde guztietan bizirik diraute, %3 eta %50 artean aldatzen direla estimatzen da, %17ko mundu mailako batez bestekoarekin. Sektore informalak, emakumeak gehienetan barne hartzen dituen horrek, ez du inolako araudiren, ikuskaritzaren edo babes moduen estaldurarik, eta, ondorioz, esplotazioa eta beren eskubideen urratzea jasateko arrisku gehiago dute emakumeek.

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunak indar guztiak behar ditu, kolore guztienak, eta politiketan berrikuntzak egitea eskatzen du, eta ezbairik gabe, ideien berrikuntza. Gure gidariak teoria eta praktika feministak eta ezagunak eta anonimoak diren emakume jakitunen izenak eta jakinduria izan dira, borrokalari horiek guztiak, hain zuzen ere, bestelako mundu bat proposatu digutenak, bizitza eta askatasun kontzeptuetan definitzen den mundu bat proposatu digutenak, alegia. Azken finean, bizitzea merezi duen mundu bat.

Eta berdintasunean biziko den etorkizun baten ametsetara hegan eginarazten diguten koloretako tximeletak gurekin daude. Bidezkoagoa den eta berdintasun gehiago duen euskal gizarte baten horizonte hori emakumeekin eta gizonekin geroz eta gehiago elkar banatzen dugula jakin badakigu. 15 urte igaro dira. Eta ez dago adore faltarik.
Borrokak bizirik dirau.

Mugarik gabeko feminismoa



Feminismo sin fronteras from EFC on Vimeo.

GAUR EZ ZAITUT ENTZUNGO


"Gaur ez zaitut entzungo" lehiaketaren irabazlea, Olaia Aretxabaleta eta emakumearen inguruko bere abesti ederra. IRUDIAN SAKATU disfrutatzeko.

"Zubiak Eraikitzen" Talde Feminista




"Zubiak Eraikitzen" taldeak benetan blog-a interesgarria lortu du feminismoaren inguruan, informazio, bideo eta lotura interesgarri askorekin. IRUDIAN SAKATU, blog-ean sartzeko.



Emakumeen Bilboko Dokumentazio Zentroa

Maite Albeniz Erakundeak Euskal Herriko Mugimendu Feministari buruzko dokumentazio eta liburu anitz elkartu du, baita ideiak, eztabaidak eta teoria feministari buruzko garapena.
IRUDIAN SAKATU web orrian sartzeko.

Emakumearen Aurkako Indarkeria (Movie Maker)

 

 Emakumeek jasandako tratu txarrei buruzko bideoa. 
Hasieran Power Point-ekin egin nuen eta gero bitmap moduan grabatu nituen diapositibak Movie Maker-ren sartzeko. "Martes y Trece"-ko bideoa "aTube Catcher"-rekin hartuta dago You Tube-tik eta musika "Reincidentes" taldekoa da, "Power Sound Editor"-rekin editatuta.   

Emakume Irudiak

http://picasaweb.google.com/neretxebarrena/Feminismoa02#

Tales of Passion (Isabel Allende)



Isabel Allende-ren bideo ezin interesgarriagoa emakumeen errealitateari buruz munduan.

E-MUJERES ELKARTE FEMINISTA


IRUDIAN SAKATU  "e-mujeres" emakumeen berdintasunagatik eta feminismoa bultzatzeko lan egiten duen Elkarte Feministaren web-ean sartzeko.

Basauriko jabekuntza eskola


Basauriko Jabekuntza Eskolako ikastaroak ezagutu nahi badituzu IRUDIAN SAKATU

Jabekuntza eskolak lan ederra egiten ari dira herrietan eta auzo mailan, helburua emakumea barruan duen bere boterearen jabe izatea da. Adin guztietara eta interes desberdinetarako irekiak: antzerkia, literatura, jendeaurrean nola hitz egin, etab. Beti emakumearen ikuspegitik

Bilbo

Lotura "Berrikari"-ri

Grupo Coeducación ZUBIAK ERAIKITZEN Hezkidetza taldea

Protected by Copyscape Original Content Checker